jueves, 2 de noviembre de 2017




Kurtsoaren hasiera ahaztuta dakaugu dagoeneko, baina oraindik gogoratzen ditugu hilabete hauetan egindako gauzak:

El inicio del curso ya lo tenemos olvidado,pero aun recordamos algunas cosas que hemos hecho estos meses:

The beginning of the school year is almost gone in our minds, but we still remember what has been done these months:








URDAIBAI BIRD
CENTER








PROIEKTU BERRIAK...



 




lunes, 19 de junio de 2017

ANTZERKIA !

Aurten bi antzezlen prestatu ditugu. 3 txerritxoak eta 7 antxumeak.
Poz-pozik gaude txalo-zaparrada bero eta luzea jaso baikenuen.
Hona hemen...  antzezleak eta narratzaileak!


 


 
 
 

AZOKARA GOAZ !!!

MARTZELINO EGUNA ospatu genuen  ekainaren 9an.
LH2ko ikasleak ere azokara joan ginen eta patrikak hustu genituen jostailuak erosteko SED Gobernuz Kanpoko Erakundearen alde.

 

jueves, 1 de junio de 2017

LAPURREKETARA JOAN GARA !
Aurreko astean Lapurreketa baserri- eskolara joan ginen. Lo sakua eta motxila hartuta goizean goiz Dimarantz abiatu ginen.
Oso esperientzia polita izan da: lagunekin lo egitea,
diskoteka, menditik paseoak ematea, ogia eta erroskilak egitea, animaliak ikustea eta jaten ematea ...
PRIMERAN EGON GINEN !! 
 

 

martes, 23 de mayo de 2017

ASTRONAUTAK

Eguzki sistema, planetak, ilargia... hurbilago ikusi nahi ditugu eta astronauta bihurtu gara!!
Espazio-ontzira igo eta bidaiari ekin diogu.

IRAGARKI LEHIAKETA

Lengua irakasgaian iragarkiak aztertu ditugunez "iragarki lehiaketa" bat egin dugu. Talde bakoitzak bere produktua aukeratu behar izan du eta iragarki bat asmatu. Hona hemen gure iragarkiak eta irabazleak.





viernes, 12 de mayo de 2017

RICARDO ALCANTARAREN 

BISITA

"Tomas eta txanpon magikoa" liburua irakurri dugu Lengua irakasgaian.  Liburua asko gustatu zaigu eta gainera, Ricardo Alcántara idazlea ezagutzeko aukera izan dugu. 
Galdera pilo genituen prest eta Ricardo hobeto ezagutu ahal izan dugu.
Joan aurretik, liburua sinatu digu.





jueves, 6 de abril de 2017

BADATOR KORRIKA !!!!

Aurten ere Erandioko kaleetara atera gara KORRIKA TXIKIAN parte hartzera.
Gu bagara herri honen ilusionistak...
bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igaroko gara !
Jadotxok lekukoa hartu eta Azoka Zaharrerantz eraman gintuen.
TTIPI TTAPA, TTIPI TTAPA.... KORRIKA! 
Bat, izan bat, egin bat,
bat zuk eta bat nik,  bat, denok bat,
bat eta batzuk gara, 
hona-hara, 
EUSKARA BAT,
MUNDU BAT.



viernes, 24 de marzo de 2017

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Gaur GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN egon gara. Hango artelanak ikusteko eta aztertzeko aukera izan dugu eta izugarri politak iruditu zaizkigu.
Ondoren, guk geuk, artelan erraldoi bat egin dugu.
Zuen gustukoa izatea espero dugu.


Eta egun zoragarria amaitzeko museo ondoko parkera joan gara.

 

miércoles, 8 de febrero de 2017

ERANDIO GURE HERRIA!

Aste hauetan gure HERRIA eta honen ezaugarriak  ikasten ibili gara eta Udaletxea ezagutzera joan gara. Harrera bikaina egin diguten eta Udaletxearen funtzionamendua azaldu diguten. Atera garenean gainera, Alkatea topatu dugu.
Handik atera eta Udaltzainei bisita egin diegu eta ondoren, liburutegira hurbildu gara.