Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de 2016
EUSKAL ASTEA AZAROAREN 28tik ABENDUAREN 2ra   Urtero bezala Jado Ikastetxean EUSKAL ASTEA ospatu dugu. Aste honetan ekintza ugari eraman ditugu aurrera: euskal kantak, euskal dantzak, herri kirolak... eta pertsonaia mitologikoen munduan murgildu gara ere!     ZAPATAIN DANTZA   Aste bikaina izan da eta primeran pasatu dugu !             HERRI KIROLAK  
HAURREN ESKUBIDEAK Aurten ere, azaroaren 20an , HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA ospatu dugu Jadon. Argazki ezberdinekin horma-irudi bat osatu dugu eta LH4. mailakoek gure eskubideak irakurri dizkigute.   . HAURREN ESKUBIDEEN KARTELEN ERAKUSKETA ERE  EGIN DUGU  
HEMEN GAUDE BERRIRO LH2ko IKASLEAK!!!   Ikasturte honetan OROMIÑOra joan gara. Euria ari zuenez, aterpetxean bazkaldu genuen; baina eguzki izpiak hodeien artetik ikusi bezain pronto, ibilalditxo bat egitera animatu ginen .
ARTISTA GALANTAK GARA! Azken hilabete honetan gogor egin dugu lan, SAGUTXO KASKARINA eta EDURNEZURI antzezlanak prestatzen egon baikara. Astelehenean, LHko eta HHko ikasleen aurrean antzeztu genituen bi antzezpen hauek eta arrakasta izugarria izan zuen gure emanaldiak.
MARTZELINO EGUNA Ostiralean, Martzelino eguna ospatu genuen. Lehenego,  Martzelinoren bizitza ezagutzeaz gain, partxisean jolastu ginen eta primeran pasatu genuen. Ondoren, Merkatu txikira joan ginen eta gauza ugari erosi genituen: ipuinak, panpinak, jolasak, auto txikiak...
BASONDO Ostiralean Basondora joan ginen. Mehatxatutako basafaunaren babeslekua da eta gure inguruko basanimalia nagusiak ikusi genituen: orkatzak, basurdeak, katajinetak, otsoa... Txango oso dibertigarria izan zen, animalia batzuk ukitzen utzi ziguten gainera!
             E N G L I S H    D A Y S   English days astea ospatu berri dugu. Aste honetan, pasabideak apaindu ditugu, errezeta landu eta brownie-ak egin ditugu eta "Once upon a time " antzerkia ikustera joan gara....  
J A D O T X O   E G U N A ! Goizean, "7 JAUZI" dantzatu genuen ikastetxeko ikasle guztiekin batera eta arratsaldean, tailerretan murgildurik egon ginen  . Primeran pasatu genuen !
DANTZALDIA 2. hiruhilekoari amaiera emateko, ikastetxeko ikasleek dantzaldi bat prestatu genuen. Gu lore bihurtu ginen eta Amalur abestia dantzatu genuen.
EL POBALEKO BURDINOLA Martxoaren 11an, El Pobaleko Burdinola ikustera joan ginen. Burdinola baten funtzionamendua ikusi genuen eta burdina nola lantzen zen azaldu ziguten. Errota txiki bat zegoenez, uraren indarraren laguntzaz irina nola egiten zen ikusi genuen ere, eta gainera,  taloa egiteko aukera izan genuen. Txistorra eta txokolate taloak prestatu genituen ! Izugarri gozoak !