EL POBALEKO BURDINOLA Martxoaren 11an, El Pobaleko Burdinola ikustera joan ginen. Burdinola baten funtzionamendua ikusi genuen eta burdina nola lantzen zen azaldu ziguten. Errota txiki bat zegoenez, uraren indarraren laguntzaz irina nola egiten zen ikusi genuen ere, eta gainera, taloa egiteko aukera izan genuen. Txistorra eta txokolate taloak prestatu genituen ! Izugarri gozoak !