martes, 23 de mayo de 2017

ASTRONAUTAK

Eguzki sistema, planetak, ilargia... hurbilago ikusi nahi ditugu eta astronauta bihurtu gara!!
Espazio-ontzira igo eta bidaiari ekin diogu.

video

IRAGARKI LEHIAKETA

Lengua irakasgaian iragarkiak aztertu ditugunez "iragarki lehiaketa" bat egin dugu. Talde bakoitzak bere produktua aukeratu behar izan du eta iragarki bat asmatu. Hona hemen gure iragarkiak eta irabazleak.





viernes, 12 de mayo de 2017

RICARDO ALCANTARAREN 

BISITA

"Tomas eta txanpon magikoa" liburua irakurri dugu Lengua irakasgaian.  Liburua asko gustatu zaigu eta gainera, Ricardo Alcántara idazlea ezagutzeko aukera izan dugu. 
Galdera pilo genituen prest eta Ricardo hobeto ezagutu ahal izan dugu.
Joan aurretik, liburua sinatu digu.





jueves, 6 de abril de 2017

BADATOR KORRIKA !!!!

Aurten ere Erandioko kaleetara atera gara KORRIKA TXIKIAN parte hartzera.
Gu bagara herri honen ilusionistak...
bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igaroko gara !
Jadotxok lekukoa hartu eta Azoka Zaharrerantz eraman gintuen.
TTIPI TTAPA, TTIPI TTAPA.... KORRIKA! 
Bat, izan bat, egin bat,
bat zuk eta bat nik, denok bat,
bat eta batzuk gara, 
hona-hara, 
EUSKARA BAT,
MUNDU BAT.


viernes, 24 de marzo de 2017

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Gaur GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN egon gara. Hango artelanak ikusteko eta aztertzeko aukera izan dugu eta izugarri politak iruditu zaizkigu.
Ondoren, guk geuk, artelan erraldoi bat egin dugu.
Zuen gustukoa izatea espero dugu.


Eta egun zoragarria amaitzeko museo ondoko parkera joan gara.

 

miércoles, 8 de febrero de 2017

ERANDIO GURE HERRIA!

Aste hauetan gure HERRIA eta honen ezaugarriak  ikasten ibili gara eta Udaletxea ezagutzera joan gara. Harrera bikaina egin diguten eta Udaletxearen funtzionamendua azaldu diguten. Atera garenean gainera, Alkatea topatu dugu.
Handik atera eta Udaltzainei bisita egin diegu eta ondoren, liburutegira hurbildu gara.



domingo, 11 de diciembre de 2016

EUSKAL ASTEA
AZAROAREN 28tik ABENDUAREN 2ra
 
Urtero bezala Jado Ikastetxean EUSKAL ASTEA ospatu dugu.
Aste honetan ekintza ugari eraman ditugu aurrera: euskal kantak, euskal dantzak, herri kirolak... eta pertsonaia mitologikoen munduan murgildu gara ere!
 
 
ZAPATAIN DANTZA
video
 
Aste bikaina izan da eta primeran pasatu dugu !
 
 
 
 

 
 HERRI KIROLAK

video
video
video